|
"ANEL"en 25. urteurrena zela eta, ospakizun festa baten proposamena eskatu ziguten. "ANEL" osatzen duten enpresen lankide eta langileen partaidetza haunditzearen helburuarekin. Horretarako emozioak eta sentipenak garrantzi haundia ematen zion festa prestatu genuen, non umorea, homenaldiak eta oroipenak biziki azaltzen ziren. Hemengo honetan Kunka! Umore antzerki taldea eta Susana Soleto ("Vaya Semanita") izan genituen elkarlanean. Gonbidapena ez zen ohizkoa izan, Kunka! eta Susana Soletok prestatutako "Sketch" umoretxua DVD batean bidali genuen 1500 langilei. Baluarten dagoen antzeztokirik haundiena bete egin genuen. Bukatzeko lunch mundiala izan genuen. Zorionak ANEL! |
|