|
2006. urtekoa berezia izan zen, 10. edizioa ospatzen bait zen. Ekitaldi osoa prestatu genuen, dekorazioa, gidoia, ikuskizunak, bideoak, diseinual eta abar... Josean de Miguel Kunka! antzerki talde gazteiztarraren partaideak, aurkezpenaz enkargatu zen. Hasieran ikuskizun gozoa aurkeztu genuen. Dantza, bideoa, musika eta zuzeneko saxofonistaz osatuta. Zirko Ttipiko partaideak ekitaldia apurtzen zuten momentu batean umore ttantta bat eskainiz, askotan luze egiten zaizkigun aurkezpen hauetan. Bideo paintaletan zuzeneko errealizazioa jarrai genezake.
 |
|