HUARTE CENTRO DE ARTE CONTEMPORANEO
 

Uharten dago (Nafarroa), Iruñetik 5 km-tara eta Uharteko Udalaren eta herriaren ekimenez, 2007ko urrian inauguratutako kultura-espazio berri honek 6.500 m2 ditu; ordubete eta erdi eskasera kokatzen da arte garaikideko zentro eta museo garrantzitsuenetatik, adibidez, Guggenheim Bilbao, Gasteizko Artium, hiri bereko etorkizuneko Krea Adierazpen Garaikideko Zentroa edo Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa izango dena.

Huarte Zentroaren jarduera arte garaikidearekin (nazioarteko eszenan agertzen ari denari bereziki erreparatuz) zein sorkuntza gaurkoenarekin erlazionatutako erakusketa eta jarduerak hartzeko bereziki pentsatuta.

Gune irekia izateko sortu da eta Zentroaren agendan tokia dute nola arte modernoari lotutako jarduera paraleloek hala hainbat sorkuntza-arloetako (arte eszenikoak, diseinua, arkitektura, musika, zinema, literatura, komikia…) arte-adierazpen mota guztiek eta antzeko mugako espazioek ere.

Zentroak, gainera, lehenetsitako hainbat helburu ditu: ekoizpen artistikoa bultzatzea eta nafar sortzaile gazteentzako erreferentzia-espazio izatea, arte garaikidearen gizarterako garrantzia agerian uztea eta norberaren proiektuak diseinatzeko eta garatzeko Zentro esperimentala izatea, baita mundu garaikidean ernatzen ari diren mintzaira berriei eta ideia artistikoei erantzuna ematen saiatuko den elkarren harremanerako espazioa ere.

:: PATXI ARAUJO